1 | Entzun (denok batera) grabazio hau. o Mariasun Landa: “Dilijentzia” |
2 | Entzun hurrengo pistak (5 talde txikitan) eta aukeratu idazle bat. o Miren Agur Meabe: “Lo eragiteko makina” o Uxue Apaolaza: “Horko hori ez naiz ni” o Eider Rodriguez: “Ez dut ER ezagutzen” o Ixiar Rozas: “Itsasoko eta zeruko marrek bat egin dute” o Ana Urkiza: “Txikle lapurretan” |
3 | Biografia baten eredua aztertu (Mariasun Landaren biografia, esaterako), testu horren ezaugarriak gogoratzeko eta , beharrezkoa bada, eredutzat hartzeko. |
4 | Taldeka aukeratutako idazleari buruz informazioa bilatu, biografia idazteko eta bitakoran sartzeko aurkezpena egiteko; horretarako plantilla aurkezten da, baita beharrezko informazioa bilatzen laguntzeko esteka batzuk. |
Gure proiektuariu buruz...
Gure proiektuaren helburuak honako hauek dira:
1- Literatura-zaletasuna sustatu.
2- Emakumezko euskal idazle batzuk ezagutu.
3- IKT erabilita, literaturari buruzko bloga edo bitakora sortu.
4- Jende aurrean aurkezpenak egiteko gaitasuna garatzen hasi.
1- Literatura-zaletasuna sustatu.
2- Emakumezko euskal idazle batzuk ezagutu.
3- IKT erabilita, literaturari buruzko bloga edo bitakora sortu.
4- Jende aurrean aurkezpenak egiteko gaitasuna garatzen hasi.
2010/11/18
Entzun eta erabaki!
2010/11/16
7 liburu
Ikasleek taldeka aztertuko dute ondorengo orrietan agertzen diren liburuen portadak, lehenengo lerroak, eta atzeko parteko iruzkina, gero hori guztia elkartzeko eta Zazpi liburu taula ondo betetzeko.
Romeo, Julieta eta saguak (Mariasun Landa)
Ø Liburuaren ezaugarriak behatu ondoren fitxa teknikoa bete. (P)
Ø Nor da liburu honen protagonista? Nolakoa da?
Ø Mutil bat izango balitz protagonista, zerbait aldatuko zenuke? Zer?
Ø Irakurri kapitulo guztien izenburuak. Zer aurkitu duzu?
Ø Sailkatu liburuen izenburuak. Inkesta baten bidez gelakieen iritziak bildu. (T)
Ø Irakurri 28 orrialdea eta 8. kapituluaren izenburua. Ados al zaude? (P)
Ø Idatzi harridurrazko ikurrak dituzten esaldiak, eta zer nolako sentimenduak adierazten duten. (irakurri 41 orri.) (T)
Ø Demagun liburu-denda bat daukazula. Egin iragarki bat, liburua best-seller bihurtzen lagunduko duena. (T)
Ø Aukera ezazu liburuko pasarte bat, eta irakurri ondoren, hitz gustagarrien zerrenda egin, eta gero saiatu hitz horien arteko ezaugarri komuna aurkitzen.
Nur eta herensugearen tenplua (Toti Martínez de Lezea)
Ø Herensuge bat egiteko pistak 51. orrialdean aurkituko dituzu, margotuko al duzu?
Ø Harribitixi hitza berezia da; formula hori erabili beste hitz batzuk sortzeko.
Ø 56. orrialdeko mezua ulertu al duzu? Zure gelako lagun bati idatzi horrelako mezu bat.
Ø Inoiz egin al duzu txantxaren bat? Idatzi ezazu, eta gero gelakide batekin trukatu, ondoren talde osoaren aurrean kontatzeko.
Ø Bikiak diren lagunik badaukazu? Kontatu beraiekin gertatutako pasadizoren bat.
Ø Bosgarren kapituluan, zer egiten du protagonistak ispilu aurrean?
Ø Ispiluaren aurrean zer egingo zenuke? Asmatu ipuin bat hori azaltzeko; gero izena jarri ipuinari.
Ø Seguraski aho-korakilorik ezagutuko duzu. 86. orrialdekoa esango al duzu? Eta orain, ahokorakilo lehiaketa antolatuko dugu, horretarako kartela egin eta beste guztia prestatu taldeka.
Ø Zer pentsatzen duzu liburuko marrazkiez? Loturarik al daukateTxinarekin?
Begigorritarren erlojua (Yolanda Arrieta)
Ø Hartu liburua eskuan eta behatu. Gero honako fitxa hau bete:
IDAZLEA | IZENBURUA | ILUSTRATZAILEA |
ARGITALETXEA | PORTADA | IRITZIA |
Ø Irakurri izenburua. Zer bururatzen zaizu?(B)
Ø Liburu honen protagonistak aurkikuntza egin dute. Inoiz gertatu al zaizu horrelakori? Konta ezazu 4-5 lerrotan.(B)
Ø Istorioaren hasieran olerkitxo batzuk agertzen dira. 16. orrialdekoa kontuan hartu eta idatz ezazu beste bat .(T)
Ø Aurrerago egingo dugu. Idatzi 60. orrialdeko testuaren eta 61. orrialdeko eskemaren arteko aldeak (2 gutxienez) (B)
Ø Gustatu al zaizu eskema hori? Zuk ere egin ahal duzu zeure familiaren zuhaitza; eskatu zuhaitza egiteko behar duzun lagunaza, eta hasi egiten. (B)
Ø Istorioko protagonistak oso argi adierazten ditu sentimenduak. Sentitu al zara horrela inoiz? Kontatu edo idatzi pipertuta, nekatuta, erreta, gosetuta , nazkatuta, triste edo pozik inoiz sentitu zaren.
2010/11/15
Ondarroako Piratak (Ana Urkiza)
Ø Hartu liburua eskuetan. Gero aztertu eta idatzi liburuaren ezaugarriak honako fitxa honetan:
IDAZLEA | IZENBURUA | ILUSTRATZAILEA |
ARGITALETXEA | PORTADA | IRITZIA |
Ø Ipuin edo liburu bat idatziko bazenu, nori egingo zenioke dedikatoria.? Irakurri liburu honetako dedikatoria. Zein da zure gustukoena? Zergaitik? (P)
Ø Pasarteko izenburuak behetik gora daude idatzita, zergaitik izango ote da?, zein izango da idazlearen asmoa? (T)
Ø Irakurri berriro 6. pasartearen hasiera. Oso pertsonaia aberatsa agertzen da, eta hori adierazteko esamoldea kontuan hartuta, idatz itzazu beste batzuk.
“oso ederra zen”……………………………
“oso luzea zen”…………………………….
“oso handia zen”………………………….
Zein kasutan erabiliko zenituzke horrelako esaldiak? (T)
Ø Zein da zure pertsonairik gustukoena? Zergaitik? (P)
Ø BEGIKOR, TXORIXO, EPEL, INDIO, PERILLAS, KERTE dira liburuan agertzen diren izenak. Zer dira? Idatzi erantzuna eta asmatu beste berri batzuk (P)
Ø Irakurrri Ondarroako piratak luburutik aurkibidea. Gero, aurkibideko ataletatko izenbureuretatik aukeratu bat. (P)
Ø Gogoratzen al duzu zer gertatu zen amak esan zizunean:
- “E , e, e,! Negarrik ez duzu egingo, ezta?”
Kontatu edo idatzi.
Ø Irakurri berriro 112. orrialdea. Inoiz gertatu al zaizu hor kontatzen dena? Zer egin zenuen? Idatzi. (P)
Hizkuntza sekretuak (Arrate Egaña)
Ø Bete liburuaren hasieran agertzen diren fitxak; horrela, pertsonaia guztien izenak eta ezaugarriak jakingo dituzue. (Fitxa 1)
Ø Atera galderak idazleari egindako elkarrizketa honetatik. Gero moldatu eta egin elkarrizketa beste pertsona bati. (Fitxa 2)
Asmatu hizkuntza sekretu bat. Alfabeto berria edo kontzeptu batzuen ikurrak asmatu eta idatzi. Kartel bat egin ikaskideei hizkuntza berri hori irakasteko. Gero, idatzi 5 esaldi idatzi.Nire amak ez dauka erremediorik (Antxiñe Mendizabal)
- Bete ezazu taula hau, Iratiren ama eta zurea konparatuz. Azkeneko bi lerroetan baduzu aukera Iratiren amaren bi ezaugarri gehiago sartzeko.
Iratiren ama | Zure ama |
artista | |
naturista | |
turista | |
ekologista | |
feminista | |
- Irrati elkarrizketa entzun eta atera 2 ideia nagusiak.
- Aukeratu honako esteka hauetan zuen gustuko artikulu bat eta irakurri. (Fitxa 1)
Ø http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2009-10-31/p00006006/%C2%ABAma_perfektuaren_irudia_puskatu_nahi_izan_dut_eleberrian%C2%BB.htm
- Idatzi Antxiñe Mendizabali bidaltzeko 7 galdera; 4 zure partez eta beste 3 zure amaren partez.
Indiana Jones-en zamarra (Asun Balzola)
- Egin ezazu komiki bat irakurri duzun liburuan oinarrituta eta amaiera aldatuta. Komikiaren azala ere egin dezakezue. (Fitxa 1)
- Irakurri beheko esteketan liburu honi buruzko iruzkinak. Gero egin eskema bat zuen komikia beste taldekoei aurkezteko.
- Osatu kartel bat zuen komikiaren aurkezpena iragartzeko.
- Irakurri Christieren gaixotasuna (8. kapitulua). Gogoratu eskutitzen egitura. Gero idatzi eskutitz bat gelako beste bati, Indiana Jonesen Zamarra liburua gomendatzeko.
Idazleei buruzko estekak
Miren Agur Meabe
Uxue Apaolaza
Eider Rodriguez
Ixiar Rozas
page=shop.manufacturer_page&manufacturer_id=164&output=lite&vmcchk=1http://www.argia.com/argia-astekaria/2040/ixiar-rozas-idazleak-ez-du-dakiena-erakutsi-behar-ez-dakienaren-bila-abiatu-beharko-luke
Ana Urkiza
http://www.sol-e.com/bancorecursos/museo.php?letra=B&id_tabla=210&seccion=Biografia
Antxine Mendizabal
http://www.eitb.com/audioak/irratia/euskadi-irratia/osoa/319665/antxine-mendizabalek-nire-amak-ez-dauka-erremediorik-ipuina-idatzi-du
Arrate Egaña
Yolanda Arrieta
Toti Martínez de Lezea
Suscribirse a:
Entradas (Atom)