Gure proiektuariu buruz...

Gure proiektuaren helburuak honako hauek dira:

1- Literatura-zaletasuna sustatu.

2- Emakumezko euskal idazle batzuk ezagutu.

3- IKT erabilita, literaturari buruzko bloga edo bitakora sortu.

4- Jende aurrean aurkezpenak egiteko gaitasuna garatzen hasi.



2010/11/16

Nur eta herensugearen tenplua (Toti Martínez de Lezea)


Ø  Herensuge bat egiteko pistak 51. orrialdean aurkituko dituzu, margotuko al duzu?
Ø  Harribitixi hitza berezia da; formula hori erabili beste hitz batzuk sortzeko.
Ø  56. orrialdeko mezua ulertu al duzu? Zure gelako lagun bati idatzi horrelako mezu bat.
Ø  Inoiz egin al duzu txantxaren bat? Idatzi ezazu, eta gero gelakide batekin trukatu, ondoren talde osoaren aurrean kontatzeko.
Ø  Bikiak diren lagunik  badaukazu? Kontatu beraiekin gertatutako pasadizoren bat.
Ø  Bosgarren kapituluan, zer egiten du protagonistak ispilu aurrean?
Ø  Ispiluaren aurrean zer egingo zenuke? Asmatu ipuin bat hori azaltzeko; gero izena jarri ipuinari.
Ø  Seguraski aho-korakilorik ezagutuko duzu. 86. orrialdekoa esango al duzu? Eta orain, ahokorakilo lehiaketa antolatuko dugu, horretarako kartela egin eta beste  guztia prestatu taldeka.
Ø  Zer pentsatzen duzu liburuko marrazkiez? Loturarik al daukateTxinarekin?

No hay comentarios:

Publicar un comentario